Madrilgo kaleetan zehar “jendearen alde egiten duen trantsizio energetikoa” aldarrikatu da hiriburura bidaiatu duten Estatu plataformen eskutik, ALIENTEk BERRIZTAGARRIAK BAI, HONELA EZ lelopean egindako manifestazio deiari erantzunez.
Manifestazioa Atocha-tik Puerta del Sol-era joan da eta URBASA-ANDIA BIZIRIK-eko kideek ere parte hartu dute bertan.
Martxa ALIENTE, Energia eta Lurralde Aliantzan bildutako 160 herritar elkarte eta plataformak baino gehiagok deitu zuten, trantsizio eredu banatu eta bidezkoa lortzeko proposamena entzunarazteko, hau da, ez dela erregai fosilak iturriekin ordezkatzera mugatzen eskala handiko berriztagarrien negozioa sutatuz, baiziketa aprobetxatu aukera historiko hau energiarako sarbidea demokratizatzeko, ingurumenean duen eragina murrizteko eta teknologia berri horien onurak ekiditeko, Europako fondoek milaka milioi euroko diruarekin bultzatuta eta enpresa handien eskuetan gera ez daitezen, merkatuko prezioak kontrolatzen dituen sektorea, uda honetan ikusten ari garen emaitza izugarriekin.
Borroka honetan urrats bat gehiago energia negozioa izan ez dadin eta herritarren zerbitzura egon dadin, ingurumena errespetatuz eta etorkizuneko belaunaldiei eta bizi garen lurraldeei etorkizuna bermatuz.
BERRIZTAGARRIAK BAI, HONELA EZ!