Gure herriak mehatxatzen dituzten Kresada eta Aldane proiektuen sustatzaileak, Green Capital Power-ek, aurkeztutako bermeak kentzen ari direla jakinarazi du eta honen ondorioz, proiektuak geldirik daude, baieztatzen dutenaren arabera, eta gauzatzeari uko egiten omen diote.
Hala jakinarazi zuen Legebiltzarreko osoko bilkuran Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburuak, eta defendatu zuen “ezinbestekoa dela energia berriztagarrietarako trantsizio energetikoa lortzea, biodibertsitateak eta paisaiak irudikatzen duten interes orokorra errespetatuz eta gordez”.
Ezin gara gehiegi alaitu behar, dagoeneko badakigu enpresa handi hauek nola egiten dituzten eta, beste leku batzuetan gertatu den bezala, proiektuak berriro aktibatu ditzakete. Borrokan jarraitzeko garaia da auzokideei gure jarrera helarazteko, gure mendien gainean dauden mehatxuak ezagutzera emateko eta historiaz eta aberastasun naturalaz betetako gurea bezalako lurralde baten etorkizuna arriskuan jartzen duten parke eolikoak berriro ez altxatzeko.
Horrez gain, gure inguruneko eremu ezberdinei eragiten dieten beste hainbat proiektu ere badaude, beste batzuetan aldarrikatu dugun bezala, administrazioak gure gizartearen benetako energia beharrak aztertzeko eta horren arabera jokatzea aldarrikatzen baitugu. Jo puntuan dauden herriek eta borrokan jarraitzen duten lagunek ere gure laguntza behar dute.
Bestelako eredu energetiko baten alde gaude, ingurumen-kosturik gabekoa, energia zentzuzko erabilera eta eskariaren tamaina egokituz, beste ekoizpen-eredu bat defendatuz.
BERRIZTATZAILEA BAI, HORRELA EZ!