Gaur goizeko 11etan Urbasa eta Andia mehatxatzen dituzten parke eolikoen enpresa sustatzailea den Green Capital Lezaungo udalarekin bildu da. Bitartean, 50 bat biztanleko talde batek haizearen espekulazioaren aurkako pankartekin manifestazioa egin du udaletxeko plazan. Herriko bizilagunen bi ordezkarik parte hartu ahal izan dute bileran, eta proiektu honen inguruan gure jarrera zuzenean transmititu ahal izan dute.