200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Iturgoyen herritik Urbasa-Andia parke naturalaren inguruan proiektatutako poligono eolikoaren aurkako mendi martxan.

Poligono eolikoaren instalazioen zati bat dagoen mendiko eremuak bisitatu dira eta lurraldearen edertasun eta ingurumen balio handia egiaztatu ahal izan da.

Proiektuari buruzko alegazioak aurkeztu aurreko azken mendi martxa izan da. Urbasa-Andia Bizirik plataforman oso pozik gaude makro proiektu eoliko honen aurkako jarrera oso argia lortu delako inguru osoan (udalak, kontzejuak, elkarteak, bizilagunak …).

Astearte honetan goizeko 11etan bildutako alegazio guztiak Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan entregatuko dira (Merindades plazan).

Etortzera gonbidatzen zaituztegu, ozen eta argi entzun dadin horrelako proiektuak ez direla onak ingurumenarentzat ezta beharrezko trantsizio energetikorako edo jendearentzat.