
Aurrez aurre izango gaituzte
Abuztuaren amaieran, urtebete egin zen megaparke eoliko bat eraikitzeko mehatxua (Kresada eta Aldane proiektuak) gure lurraldera iritsi zenetik, eta espekulaziozko burbuila horren aurkako herritarren oposizioa publikoki agerian jartzea lortu zuen makineria martxan jarri zen. Irailean bi urte egingo ditugu Urbasa Andia Bizirik plataforma sortu zenetik. Horren helburu nagusia da gure mendiak eta haranak espekulazio eoliko eta fotovoltaikotik zaintzea eta babestea. Eta hemen lanean erne eta tinko jarraitzen dugu, hil honen amaieran Aldane proiektuari alegazioak aurkeztu izanak hura geldiaraztea lortu zuela ospatu nahiko genukeelako; hala ere, ezin dugu eta ez dugu ospakizunetan murgildu nahi, ez baita egia helburua lortu dugula. Bi parke-proiektuek aurrera jarraitzen dute, Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburuak Legebiltzarraren osoko bilkuran, 2022ko otsailean, enpresak abalak kendu dituela eta parkeak eraikitzeari uko egin diola informatu arren. Adierazpen horien asmoa, gure ustez, oso argia da, oposizioa eta erantzun soziala ahuldu dituelako. Herritarrek borroka horretan izan duten desmobilizazioa berehalakoa izan da; izan ere, gure mendiak salbu daudela dioen herri-ustea pertsonen barru-barruraino sartu da. Zoritxarrez, ordea, Kresada eta Aldane ez dira desagertu, ez daude geldirik eta administrazio batek ere ez du ofizialki jakinarazi Green Capital Power enpresak hasitako prozedura administratiboa amaitu dela. Tramitazioak legezko bidea legezko bideari jarraitzen dio, eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, afera horren ardura duen organo substantiboak, hala argitaratu du ingurumen-ebaluazioen datu-basean (kontsulta 2022ko irailaren 12an egin zen). Bere garaian esan genuen (Ez da ospatzeko unea, borrokatzen jarraitzeko unea da) eta esandakoa mantendu egiten dugu: zuhurrak izan behar dugu eta beti erne egon, enpresa horiek edo beste batzuek gure inguruneari kalte larria egiten dioten antzeko beste proiektu batzuekin kolonizatu nahi baigaituzte; horren adibide, duela gutxi, ekimen pribatuek planteatutako megainstalazio fotovoltaikoak Okon (Fotovoltaica Zeta, egoitza Galizian duena) eta berriro ere Etxaurin (SarbilEguzki, egoitza Orkoienen duena). Administrazio publikoei eskatzen diegu Foru Komunitatearen benetako energia-beharren azterketa egin dezatela, Nafarroako Gobernuak legezko tresna egoki eta eguneratuen bidez planifikatu eta arautu ditzala, legezko hutsunerik gabe, eta instalazio mota horietarako leku egokienak zein diren adieraz dezatela (adibidez, teilatuak eta estalki kolektiboak eta komunitarioak, nahitaez kendu beharreko uralitazko teilatuak), guztiz beharrezkoak badira eta beti kudeaketa publikokoak badira. Trantsizio energetiko urgentea eskatzen jarraitzen dugu, pertsonak erdigunean jarriko dituen trantsizioa, enpresa pribatuen interes espekulatiboak nagusituko ez diren herritarren benetako subiranotasun egoeran; lurraldea, gure mendiak, gure habitata, gure fauna eta flora kontuan hartuko dituen trantsizioa… Trantsizio horretan, pertsonok erabaki ahal izango dugu planetak eskaintzen dizkigun baliabide naturalak nola erabili: haizea, eguzkia, ura, lurra, biodibertsitatea eta abar… eta, jakina, energia zentzuz erabiliz. Beste eredu energetiko bat posible da: geure energia-iturriak sortu eta kontsumitzeko boterea hartu behar dugu, gutxiago nola kontsumitu demokratikoki erabakiz. Energiarako sarbide unibertsala bermatu behar dugu, inor ez dadin geratu bizitzeko beharrezkoak diren gutxieneko bizi-baldintzetara iritsi gabe. Azken batean, energia-trantsizio antolatu, planifikatu, bidezko eta demokratikoaren alde egiten dugu. BERRIZTAGARRIAK BAI, BAINA EZ HORRELA

Ez da ospatzeko unea, borrokatzeko unea baizik
Gure herriak mehatxatzen dituzten Kresada eta Aldane proiektuen sustatzaileak, Green Capital Power-ek, aurkeztutako bermeak kentzen ari direla jakinarazi du eta honen ondorioz, proiektuak geldirik daude, baieztatzen dutenaren arabera, eta gauzatzeari uko egiten omen diote. Hala jakinarazi zuen Legebiltzarreko osoko bilkuran Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburuak, eta defendatu zuen “ezinbestekoa dela energia berriztagarrietarako trantsizio energetikoa lortzea, biodibertsitateak eta paisaiak irudikatzen duten interes orokorra errespetatuz eta gordez”. Ezin gara gehiegi alaitu behar, dagoeneko badakigu enpresa handi hauek nola egiten dituzten eta, beste leku batzuetan gertatu den bezala, proiektuak berriro aktibatu ditzakete. Borrokan jarraitzeko garaia da auzokideei gure jarrera helarazteko, gure mendien gainean dauden mehatxuak ezagutzera emateko eta historiaz eta aberastasun naturalaz betetako gurea bezalako lurralde baten etorkizuna arriskuan jartzen duten parke eolikoak berriro ez altxatzeko. Horrez gain, gure inguruneko eremu ezberdinei eragiten dieten beste hainbat proiektu ere badaude, beste batzuetan aldarrikatu dugun bezala, administrazioak gure gizartearen benetako energia beharrak aztertzeko eta horren arabera jokatzea aldarrikatzen baitugu. Jo puntuan dauden herriek eta borrokan jarraitzen duten lagunek ere gure laguntza behar dute. Bestelako eredu energetiko baten alde gaude, ingurumen-kosturik gabekoa, energia zentzuzko erabilera eta eskariaren tamaina egokituz, beste ekoizpen-eredu bat defendatuz. BERRIZTATZAILEA BAI, HORRELA EZ! URBASA ANDIA BIZIRIK!

Nafarroako plataformak ere, Madrilgo manifestaldian
Madrilgo kaleetan zehar “jendearen alde egiten duen trantsizio energetikoa” aldarrikatu da hiriburura bidaiatu duten Estatu plataformen eskutik, ALIENTEk BERRIZTAGARRIAK BAI, HONELA EZ lelopean egindako manifestazio deiari erantzunez. Manifestazioa Atocha-tik Puerta del Sol-era joan da eta URBASA-ANDIA BIZIRIK-eko kideek ere parte hartu dute bertan. Martxa ALIENTE, Energia eta Lurralde Aliantzan bildutako 160 herritar elkarte eta plataformak baino gehiagok deitu zuten, trantsizio eredu banatu eta bidezkoa lortzeko proposamena entzunarazteko, hau da, ez dela erregai fosilak iturriekin ordezkatzera mugatzen eskala handiko berriztagarrien negozioa sutatuz, baiziketa aprobetxatu aukera historiko hau energiarako sarbidea demokratizatzeko, ingurumenean duen eragina murrizteko eta teknologia berri horien onurak ekiditeko, Europako fondoek milaka milioi euroko diruarekin bultzatuta eta enpresa handien eskuetan gera ez daitezen, merkatuko prezioak kontrolatzen dituen sektorea, uda honetan ikusten ari garen emaitza izugarriekin. Borroka honetan urrats bat gehiago energia negozioa izan ez dadin eta herritarren zerbitzura egon dadin, ingurumena errespetatuz eta etorkizuneko belaunaldiei eta bizi garen lurraldeei etorkizuna bermatuz. BERRIZTAGARRIAK BAI, HONELA EZ!

Elkarretaratzea Lizarran
Duela urtebete pasatxo Urbasa Andia Bizirik Plataforma sortu zen, Green Capital enpresa (Etxauri inguruan Kresada parke eolikoa izapidetzea eskatu zuen enpresa bera) gure udaletxeetan izan zela jakin genuenean. Honako udal hauetan izan zen: Abarzuza, Allin, Ameskoa, Gesalaz, Lezaun eta Deierri. Enpresak mega parke eoliko bat eraiki nahi zuela adierazi zuen, (ez galdetu) aipatutako udalerrietako lurralde osoan zehar (hau da, Urbasa-Andia parke naturalaren hego magalean, Lokiz-tik Etxaurira. Eta ez zen gehiago jakin abuztuaren 20ra arte. Orduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean Lezaunen eta Iturgoyenen 52 MWko “Aldane parke eolikoa” eta Lezaundik Orkoienera ebakuatzeko azpiegitura jendaurrean jarri zen. Gure iritziz, kaltetutako herrietako bizilagunak garen aldetik, enpresaren asmoa argia da: parkea zatitzea, parkea eraikitzeko faseak apurka-apurka aurkeztea, proiektu osoak ingurumenean dituen benetako inpaktuak txikitzeko eta, batez ere, proiektuari aurka egiteko sortuko zen oposizio publikoa txikitzeko. Baina, argi dago. Ez dute lortu! Ez dute gu banantzea lortu; are indartsuagoak egin gara eta gaur hemen elkartu gara horixe bera ikustarazteko. Lizarrerriak argi eta garbi utzi du. Udalek, kontzejuek, elkarteek eta bizilagunek 5000 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte. Eta orain eskatzen duguna zera da: Madrilek, Ministeritzak, gure deiadarra entzun eta behin betiko errefusatu dezala enpresak egin duen proposamena. Eta Nafarroako Gobernuak, geldiarazi dezala behingoz egun bizi dugun espekulazio burbuila. Asko dugu jokoan. Landa eremuan bizitzearen alde egin dugunon oraina eta etorkizuna jokoan dago. Eta are gehiago, planeta honetako bizitzaren iraunkortasuna bera ere jokoan dago. Horrexegatik bildu gara gaur hemen, mega proiektu depredatzaile hauei “ez” esateko, EZ energia espekulazioari, EZ gure herrietako lur komunalaren pribatizazioari, EZ guztion ingurumen ondarearen suntsipenari. Eta ez hori bakarrik, premiazko trantsizio energetikoa eskatzeko; pertsonak erdigunean jarriko dituen trantsizio energetikoa, ez enpresa pribatu horien interes espekulatiboak, lurraldea eta bertan bizi garenak kontuan hartuko dituena; trantsizio energetiko antolatua, planifikatua, bidezkoa eta demokratikoa. Berriztagarriak bai, baina horrela ez!!

Más de 5.000 alegaciones en contra del parque eólico en Lezaun, Iturgoyen y Yerri
Ayuntamientos, concejos, asociaciones y particulares canalizan así el rechazo unánime de la zona al modelo especulativo planteado Reclaman a las fuerzas políticas que apuesten por una transición energética “justa y democrática, que ponga en el centro a las personas” La plataforma Urbasa Andia Bizirik ha presentado esta mañana en la sede de la Delegación del Gobierno en Navarra más de 5.000 alegaciones en contra del anteproyecto de parque eólico Aldane, planteado por la empresa Green Capital en los términos municipales de Lezaun, Iturgoyen y Yerri. Unas alegaciones firmadas tanto por personas a nivel particular como por los ayuntamientos del entorno, así como concejos y numerosas asociaciones, que son una muestra del rechazo mayoritario que este proyecto especulativo genera en la zona. En dichas alegaciones solicitan que “se paralicen todos los proyectos de este tipo en curso y se abra un proceso de reflexión y planificación adecuada del modelo energético que necesitamos en Navarra”. Como se recordará, el anteproyecto Aldane, contempla la instalación de 13 aerogeneradores de 4 MW y de 180 metros de altura, con una potencia total de 52 MW en los términos municipales de Lezaun (11 aerogeneradores) y de Guesalaz, Iturgoyen (2). La empresa Green Capital, además, ha previsto la construcción de viales de acceso de 6 metros de ancho (también afectan a Yerri) y una línea de alta tensión hasta Orcoyen. Una intervención prevista que desde la plataforma consideran “mal ubicada, sobredimensionada y antidemocrática” y que supone “un despropósito medioambientalmente hablando”. “Afecta al parque natural de Urbasa Andia, a especies protegidas, a los ecosistemas de la zona que son valiosísimos y todos sabemos que es un proyecto físicamente imposible de realizar a no ser que se arrase con todo”, apuntaron los portavoces de la plataforma, antes de exigir a las fuerzas políticas que “frenen estas burbujas especulativas” que “se llevarán por delante no solo los bosques” sino “el futuro de los núcleos rurales” y de aquellas personas que han apostado por vivir en ellos. En este sentido recordaron que existen alternativas a estos macro proyectos, como bien ha demostrado el propio Ejecutivo Foral esta semana con el planteamiento de cubrir el canal de Navarra con placas solares. “Necesitamos hacer posible una transición energética, pero una transición justa y democrática que ponga en el centro a las personas y no a los intereses especulativos de las empresas”, concluyeron. Decenas de personas arroparon a los representantes de la plataforma durante el acto de entrega de las alegaciones y tuvo lugar una performance en la que se visibilizó de manera plástica y simbólica “la necesidad de los pueblos para decidir de manera soberana sobre el futuro de los montes comunales y de la energía que se consume” y supuso “un canto a la conservación del medio natural”. Desde la plataforma quisieron finalmente agradecer el “trabajo y compromiso” de todas aquellas personas que desinteresadamente han colaborado para la elaboración de estas alegaciones (expertos en biología, geología, geografía, paleontología, energía), en la difusión de la problemática y en la recogida de firmas. Además de miles de personas particulares, también han mostrado su oposición a este proyecto: 14 Ayuntamientos: Lezaun, Yerri, Guesalaz, Abárzuza, Salinas de Oro, Améscoa Baja, Etxauri, Ollo, Allín, Ergoiena, Aranarache, Eulate, Larraona y Lakuntza. 19 Concejos: Iturgoyen, Muez, Arguiñano, Eraul, Eulz, Galdeano, Aramendía, Artabia, Zudaire, Larrion, Amillano, Ibiricu de Yerri, Baquedano, Arbeiza, Artaza, Arandigoyen, Guembe, Riezu y Lerate. 14 Asociaciones: Urbasa Andia Bizirik, Tierras de Iranzu, Fundación para la conservación del Quebrantahuesos, Ekologistak martxan, Fundación Sustrai Erakuntza, Sociedad de Cazadores Lezaun Riezu-Azcona, Asociación Valdeallinibar Elkartea, Birding Nafarroa, Asociación Sociocultural Betilore, Ubagua Berpiztu-Recuperando el Ubagua, Asociación de Jubilados de Lezaun, Urederra ebike, Asociación Lagunartean, Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada.

ALDANE proiektuaren kontrako mendi martxa Iturgoienen
200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Iturgoyen herritik Urbasa-Andia parke naturalaren inguruan proiektatutako poligono eolikoaren aurkako mendi martxan. Poligono eolikoaren instalazioen zati bat dagoen mendiko eremuak bisitatu dira eta lurraldearen edertasun eta ingurumen balio handia egiaztatu ahal izan da. Proiektuari buruzko alegazioak aurkeztu aurreko azken mendi martxa izan da. Urbasa-Andia Bizirik plataforman oso pozik gaude makro proiektu eoliko honen aurkako jarrera oso argia lortu delako inguru osoan (udalak, kontzejuak, elkarteak, bizilagunak …). Astearte honetan goizeko 11etan bildutako alegazio guztiak Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan entregatuko dira (Merindades plazan). Etortzera gonbidatzen zaituztegu, ozen eta argi entzun dadin horrelako proiektuak ez direla onak ingurumenarentzat ezta beharrezko trantsizio energetikorako edo jendearentzat.

Jardunaldi alternatiboak eta elkarretaratzeak
Jardunaldi alternatiboak Nafarroako Gobernuak eta sektoreko enpresek antolatutako Energiaren Trantsiziorako Nazioarteko II. Kongresuan. Egun hauetan, beste ikuspuntu batetik hitz egingo dute, Kongresuan eztabaidatuko ez den herritartasunaz eta lurraldeaz. Eta, era berean, kontzentrazioa Kongresuaren irekieran eta itxieran, engainatuta ez gaudela ikus dezaten. Anima zaitez !!!

Oportunismo eta propaganda gutxiago, energiari buruzko plangintza demokratiko gehiago
Funcación Sustrai Erakuntza. 13/09/2021 Nafarroako Gobernuak iragarri berri du eguzki-plakekin estali nahi duela Nafarroako Ubidearen lehen fasearen zati garrantzitsu bat (aire zabalean eraikitako 57 kilometro eta 1. faseko hiru putzu, 183 hektarea osotara), azpiegitura hidrauliko hori optimizatzeko, nafarrok hain garesti ordaintzen ari garena. Iragarkia apaintzeko, gizarte-mugimenduen kontzeptu eta aldarrikapenak erabili ditu: argirako prezio publiko bat ezartzea, ekonomia zirkularra, biztanleriarik gabeko eremuari mesede egitea, titulartasun publikoa, burujabetza energetikoa. Amu gehiegi inozoak harrapatzeko. Gure ustez, energia berriztagarrietarako trantsizioa gaur egun urbanizatuta dauden eremu guztiak erabiliz egin behar da, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena izateko. Horrela, kanalaren azpiegitura erabiltzea urrats egokia izan liteke norabide horretan, nahiz eta xehetasun handiagoz aztertu beharko liratekeen putzuak eguzki-plakekin estaltzeak eragingo lituzkeen inpaktuak, agian uretako hegaztientzako ekosistema berriak sor daitezkeenak… Hala ere, ez dugu uste aurrekoa izan dela Gobernuaren arrazoia proiektu hau martxan jartzeko. Gobernuak aukeratu duen unea hastapenetan dagoen proiektu bat iragartzeko ez da nolanahikoa: alde batetik, Nafarroan makroproiektu “berriztagarrien” uholdea; eta bestetik, makroproiektu horiek eragin duten gaitzespen handia herritarren artean. Badirudi Gobernuak bere irudia garbitu behar duela, energia berriztagarrien ezarpen kaotikoa onartu duelako, enpresa handiek eta oligopolio energetikoek zuzenduta. Esperpentoa are handiagoa da eguzki-panelak jartzeak Nafarroako egungo ahalmen fotovoltaikoa bikoiztuko lukeela iragartzen duenean. Horrela balitz, zertarako behar ditugu proiektu fotovoltaiko erraldoiak Erreniegaren bi hegaletan? (egun mendiaren iparraldean 847 hektarea hartuko lituzketen proiektuak daude, eta horiez gain, hegoaldean eta beste makina bat tokietan aurreikusitakoak gehitu beharko genituzke) Egin egiteagatik? Egin zertarako egiten den axola gabe? Zeren irizpideren arabera hartzen dira erabakiak? Hauxe da berriztagarriak gobernatzen ez dituen Gobernu bat. Proiektu honen azterketa eta bideragarritasun teknikoaz haratago, abian jarri duten trantsizio energetikoak dakarren manipulazioa eta aurpegia garbitzea erakusten digu iragarki honek. Ezin dira herritarrak iragarki propagandistikoekin, multinazional elektrikoak aise ibili eta suntsitzen ari diren bitartean. Kontua ez da proiektu solteak saltzea, horietako batzuk zuzenak izan arren. Helburu zuzena bestelakoa da: energiaren eta materialen krisiari plangintza demokratikotik aurre egitea, energiaren kudeaketa berri baten esparruan. Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak trantsizio energetikoa modu arrazoizko eta justuan egin nahi badu, bere esku dago makroproiektu berriztagarrien tramitazioa etetea. Horrek aukera eman beharko liguke demokratikoki kudeatutako mekanismo sozialak eta legalak onartzeko, etorkizunean berriztagarriak ekoiztea ahalbidetzeko, batez ere deskontzentratua eta deszentralizatua, energia fosilaren zuzeneko kontsumoa masiboki murriztuz eta jabetza publikoaren pean kontrol kolektiboa eginez. Eguzki-parke fotovoltaikoen proiektuen mapa, gaur egun Erreniegako iparraldeko hegalaren inguruan jende-aurrean daudenak. Mapan ikusten direnak, nekazaritzarako emankortasun handiko 764 hektareako lurrak dira. Horri 83 hektareako mapa horretan agertzen ez den beste proiektu bat gehitu behar zaio.

Mendi martxa Iturgoiendik
Datorren irailaren 26an, igandean, Urbasa-Andia pakean eraiki nahi duten poligono eolikoaren kontrako mendi martxa egingo da Iturgoienen. Irteera oinez herriko plazatik. Haize errotak proiektatuta dauden infraestruktura desberdinetatik pasako gara. Gazta eta txorizo pintxoak martxan zehar. Ateratako dirua haize erroten kontrako plataformak izandako gastuak ordaintzeko erabiliko da. Denon artean proiektua gelditzea lortuko dugu. GURE LURRA DEFENDA DEZAGUN!

Rueda de prensa de los ayuntamientos
Esta mañana se ha celebrado una rueda de prensa en el ayuntamiento de Arizala en la que los ayuntamientos de Lezaun, Valle de Yerri y Gesalaz han explicado que han aprobado la presentación de alegaciones al proyecto eólico Aldane y solicitando al Ministerio la denegación de la autorización administrativa. También han estado presentes distintos presidentes de los concejos afectados, la alcaldesa de Etxauri y miembros de la plataforma Urbasa Andia Bizirik. Estamos tod@s de enhorabuena!!! Se ha conseguido visibilizar que la zona en su conjunto está en contra del macro proyecto eólico y que se va a pelear por la defensa de nuestro patrimonio medioambiental y paisajístico. Y por otro modelo de desarrollo energético, económico y social. La plataforma ha estado presente para, en primer lugar, apoyar a los ayuntamientos afectados y valorar su posicionamiento unánime en contra del proyecto. También se ha explicado las razones que nos llevan a estar en contra de este proyecto y las acciones que se están haciendo para lograr, entre todos y todas, poner freno a la especulación eólica